AZKEN SARRERA
Blogg honi bukaera borobil bat emateko, kurtsoan zehar egindako dinamikak zehaztuko ditut. Hasieran ez nekien nola hasi ezta zer jarri, baina nire kideekin hitz egin ondoren eta bata besteari lagunduz, kurtsoaren bukaerara heldu gara!
Gai asko landu ditugu, baina dudarik gabe gehien gustatu zaidana kartografiaren lana izan da. Lan honekin, sozietateari eta eskolri kritika egin genion eta kritika horretan matxismoa, sexismoa, edertasun kanonak, klasismoa, arrazakeria, kontsumismoa... sartu ditugu. Elementu asko erabili ditugu gure kartografia aurrera eramateko; kolore biziak fondo beltz batean, argazkiak, marrazkiak, tamaina askotako esaldiak... Gainera, hausnarketan gure iritzi pertsonala eman genezakeenez, oso naturalki azaldu izan genuen. Nire uste apalean, egindako lanetatik harroen nagoena da.
Beste lan batzuk aipatzearren, gure lan modularra ere azaldu izan dugu blog honetan. Matraka taldea, Salburuako parkera hurbildu ginen eta bertan informazio asko batu genuen gure proiektua burutzeko. Oso esperientzia aberasgarria izan zen lehenengo pertsonan ikusi ahal izan genuelako nola jokatu behar den ikasleekin instituzio batetik at, eta gainera, Armentiako gure taldea oso talde majua izan zen gurekin. Egun osoa bota genuen parkean eta ikasleekin batera, proposatzen ziren ariketak aurrera eraman genituen.
Argazkien inguruan ere ariketa sorta bat egin dugu. Arazo batzuk izan nituen bloggean ondo eta argi zartzeko baina askenean lortu nuen. Hiru atal desberdinetan banatu izan dugu lan hau: lehenik, eskola barruko argazkiak egin genituen; horretarako gasteizko mendizorrotzako cip batera hurbildu ginen. Bigarrenik, eskolaz kanpoko argazkiak egin genituen, askoz randomago zirenak eta bai Bilboko, Gasteizko zein Donostiko adibideak ditugun. Azkenik, curriculum ezkutuareki erlazioa zuten argazki batzuk egin genituen gure fakultatean bertan. Oso lan diamikoa izan zen eta gure iritzia emateko aukera aproposa.
Heziberriren inguruan power poin batzuk landu izan ditugu. Nire taldearen kasuan, bakoitzak power point batez ardurtu da eta gero batera sendotu ditugu, eta azken emaitza, heziberriren ingurua informazioa lortzeko bide bat egitea lortu dugu.
Eskolaren inguruan ere landu egin dugu; eskola motei buruz hitz egiten eta gainera, unitate didaktiko bat proposatuz matematikako lan modularrerako zatia betetzeko. Aparte, homeschoolingari buruz ere mintzatu izan dugu, bai eta landu daitezkeen metodologia desberdinei buruz ere.
Bukatzeko, gure taldeak egindako performance-ari buruz eta nik neuk, Unai nere kidearekin batera egindako bideoari buruz hitz egingo dut. Batetik, kurtso hasieran irakasleak desafioa egin zigun ea kapazak baginen idatzi gabe saioa laburtzeko, eta erronka onartu genuen emaitza nahiko originala lortuz. Bestetik, gure taldeak performancea egin genuen, eta bideoa YouTube kontu batera igo genuen.
Beste hainbat lan egin ditugu, eta haiek ikusteko, nire blogga zein nike kideen bloggak bisitatzea gomendatzen dut, hona hemen haien helbideak: klaseko blogak
Hau izan da dena, eskerrik asko eta laister arte!
Maider Alvarez
Comentarios
Publicar un comentario