KARTOGRAFIAREN HAUSNARKETA

KARTOGRAFIAREN HAUSNARKETA
Matraka Taldea:
Maider Alvarez, Jaione Escobero, Enola Leiva eta Elene Vaqueriza

Gure kartografian, gehiago zentratu gara gizartean eskolan baino, eskola gizartearen erreflejoa dela uste
dugulako. Hau esanda, proiektu hau bi ataletan banan daiteke: alde batetik gorputza inguratzen duten
hitzak eta esaldiak, eta bestetik, gorputza bere osotasunean.

Neskaren inguruan duden hitzak eta esaldiak, gizarteak emakumeei gure egunerokoan buruan sartzen
dizkiguten estereotipoei egiten diete erreferentzia; esaldi matxistak eta sexistak dira gehien bat.

“se te va a pasar el arroz”, “¿vas a salir con esa falda tan corta?”, “cuando te maquillas estás más
guapa”...

Dena den, badaude arrosaz idatzitako esaldiak, esaldi feministak. Gizarte patriarkala botatzeko eta
suntsitzeko sentitu eta gertatu behar diren esaldiak:

“luchar por lo que es nuestro”, “no nos matarán” eta “igualdad”.

Ondoren, gorputza aurkitzen dugu: lehendabizi, burua. Barbie aurpegia jartzea bururatu zitzaigun, izan
ere, txikitatik izan dugu “barbie langilearen irudia” rol gisa, baina panpinaren aurpegia eta gorputzak
baita desiratu izan ditugu. Kontraste hori irudikatu nahi genuen: alde batetik gizarteak sinestarazi egin
nahi diguna, eta bestetik, erralitatean bizi duguna. Horrez gain, ahoan X bat jarri diogu, gizarteak eta
eskolak isiltzen gaituela adierazteko.

Buruaren barruan, burmuina daukagu. Bertan hitz batzuk idatzi ditugu: depresioa, autoestimu baxua…
Emakumeok gizarte-presioaren eraginez sentitzen duguna islatuz. Baina burmuinaren solapa igoz gero,
beste esaldi eta hitz batzuk daude: ausartak, borrokalariak, autosufizienteak… Benetan garena erakusten
dutenak, generoari, arrazari edo kulturari jaramonik egin gabe.

Bigarrenik, gorputz-enborra daukagu. Atal honetan, Nike kamiseta bat irudikatu dugu kapitalismoari
kritika egiteko asmoz. Gainera, “censored” irudia itsatsi dugu bularren gainean emakumeen
hipersexualizazioa irudikatzeko sare sozialen eraginez (sare sozialak ere kapitalismoaren kritikan sartu
ditugu). Bestalde, barbi figurarekin lotura duen 60-90-60 neurriak daude, edertasun kanonari
erreferentzia eginez.

Ondoren, gorputzaren gerri-azpiko irudia daukagu. Gona, ikusgarriena, eskolak egiten duen segregazioa
isladatzeko irudikatu dugu. Beti ikusi izan da nola eskola pribatuetan neskek gona daramatzaten eta
mutilek galtzak. Neurri honekin, feminitatea eta maskulinitatea sustatu egiten da, emakumezkoen eta
gizonezkoen rolak finkatuz. Honekin esan dezakegu hezkuntza arloan gizartearen biderazio sexista
bistan dagoela.

Hau gutxi balitz, gorputzan ikusten diren hankak, bata  ilez beteta dago eta bestea, berriz, ez. Guztiok
ditugu ileak, naturala da, baina gizarteak emakumeonak itsusitu dituzte, maskulinoagoak direla esanez.
Eta maskulinitate kontu honekin lotu izan ditugu oinetakoak ere. Alde batetik, takoiak ditugu,
feminitatearen irudia, alegia, eta beste aldetik kirol zapatilak jarri ditugu: erosotasuna eta
homogeneotasuna, kapitalismoaren kritikarekin nahastuz.

Azkenik, gona azpian giltzarrapo bat irudikatu izan dugu, sexismoaren maximoa erakusteko asmoarekin:
“una llave que abre muchas cerraduras es una llave genial, pero una cerradura que se abre con muchas
llaves no lo es”. Esaldi hau Vendetta taldeak egindako abesti batetik hartu izan arren, egi hutsa esaten du.
Izan ere, sexismoaren irudia zehatz mehatz islatzen baitu.








Comentarios

Entradas populares de este blog

GALDERAK

Nor naiz ni? Nor gara gu?

AZKEN SARRERA