Argazkiak eta hausnarketa

Egun on!
Sarrera honekin argazkien sarrera guztiak eguneratu nahi ditut. Horretarako hausnarketa txiki bat egingo dut bakoitzerako eta "zein da eskolaren papera gorputzaren normalizazioan?" galderari erantzungo diot.

CURRICULUM EZKUTUA:

Lan honen helburua izan zen gu kontzientziatzea nola instituzioetan curriculum ezkutua ematen den. Adibide oso argiak ikusi genituen klasean, ala nola, eskola kristau baten zeuden osagaiak ikusis. Baina gure unibertsitatean ere elementu horiek aurki genezazkeela esan zigutenean, arrituta gelditu ginen. Oso interesgarria izan zen.

ESKOLA BARRUKO ARGAZKIAK:

Egin izan behar genuen lehenengo atala izan zen. Nire taldearen kasuan, gure fakultatetik gertu zegoen cip batera hurbildu ginen argazki batzuk egiteko bi arrazoirengatik: lehengoa, ikastoletan eta institutuetan azterketa garaia zelako eta bigarrenik, eskoletan adingabeak direlako, eta arazoak ekiditzeko. Gainera, instituzio horretara joatea beste ikuspegi bat opatzen digu.

Irakasleei galdetu genien eta arazorik ez zegoela esan ziguten, orduan lana lasai lasai egin genuen. Hortaz aparte, gure klasean ere argazki pare batzuk egin genituen konparaketa xume bat egin nahian.

Ikusi izan  genituen posizio desberdinak saioa aurrera egin ahala: hasien normalean ondo eserita agentzen ziren baina azkenean, patxadaz eta erdi etzanda zeuden. Agian saio edo gai horretan interes gutxiago zutelako edo egun osoko nekea agerian zegoelako.

ESKOLAZ KANPOKO ARGAZKIAK:

Atal hau aprobetxatu izan dugu toki desberdinetako argazki randomak egiteko: bai tren, autobus zein metroko geltokietan nola aurkitzen diren gorputzak, bai autobusean nola jokatzen duten pertsonak, bai kirola egiterakoan... Oso dibertigarria izan zen ikustea aragzki bakoitzak zituen desberdintasunak bestearekiko, eta nola informazio hori interpretatzea oso modu errazean gertatzen zen.

Kirolarekin lotura zuten argazki genienak, talde lana sustatzen zuten (futbola, gimnasia erritmikoa...); eskolan zein unibertsitatean taldean aritu behar dugu baina ez sentimendua ez da berdina.

Geltokietako argazkietan berdintasun asko ikusi genituen: esertzeko modua emakume eta gizonen artean, gazte gehienak musika entzuten, helduak liburu, aldizkari edo egunerokoekin... Klase edo lan barruak egin ezin ditugun entretenimenduak, alegia.

Autobusean, adibidez Bilbo-Gasteiz bidaiean, egoera desberdinak ikusi ahal ziren: batzuk irakurtzen, beste batzuk musika entzuten, besteak lotan edo hitz egiten... Agerian dago bidai luzea denez,  entretenitzeko elementuak erabiltzen ditugula.

Maider Alvarez, Matraka Taldea

Comentarios

Entradas populares de este blog

GALDERAK

KARTOGRAFIAREN HAUSNARKETA