Argazkiak eta hausnarketa
Egun on! Sarrera honekin argazkien sarrera guztiak eguneratu nahi ditut. Horretarako hausnarketa txiki bat egingo dut bakoitzerako eta "zein da eskolaren papera gorputzaren normalizazioan?" galderari erantzungo diot. CURRICULUM EZKUTUA: Lan honen helburua izan zen gu kontzientziatzea nola instituzioetan curriculum ezkutua ematen den. Adibide oso argiak ikusi genituen klasean, ala nola, eskola kristau baten zeuden osagaiak ikusis. Baina gure unibertsitatean ere elementu horiek aurki genezazkeela esan zigutenean, arrituta gelditu ginen. Oso interesgarria izan zen. ESKOLA BARRUKO ARGAZKIAK: Egin izan behar genuen lehenengo atala izan zen. Nire taldearen kasuan, gure fakultatetik gertu zegoen cip batera hurbildu ginen argazki batzuk egiteko bi arrazoirengatik: lehengoa, ikastoletan eta institutuetan azterketa garaia zelako eta bigarrenik, eskoletan adingabeak direlako, eta arazoak ekiditzeko. Gainera, instituzio horretara joatea beste ikuspegi bat opatzen digu....











Comentarios
Publicar un comentario