ESKOLA MOTAK
Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen bideoak ikusi izan ditugu, metodología desberdinak ikusteko eta horiei buruz hausnartzeko.
Hona hemen eskola mota horiek:
- AMARABERRI: Eskola mota hau, eskola publiko bat da. Testu liburuen kontra dago, hau da modu praktikoago batean lan eta ikasi egiten dute, umeen beharretara moldatuz. Gainera, adin desberdinetako umeak nahastuta daude, elkar laguntzeko eta besteekin gauza desberdinak ikasteko. Eta harremanei, pertsonalitateari eta ikasketei ematen die garrantzia.
- PAIDEIA: Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera Ferrerek erabiltzen duen ideología praktikan jartzen du. Eskola barruan, asanbleak egiten dira, gertatu diren arazoak konpontzeko denen artean.
- ESKOLA TXIKIAK: Eskola hauetan guraso-ikasle-irakasle harremana oso estua da. Ume guztiak elkartuta daude, beraien adina alde batera utzita, elkarren artean gauza berriak ikasiz.
- SUMERHILL: Eskola honen printzipio nagusia poza eta errespetua bultzatzea da. Metodología honetan ez dira azterketarik egiten, eta klasera joatea optatiboa da. Gainera umeen eta adin altuagoen pertsonen arteko harremana bultzatzen da bertan.
Matraka Taldea.
Comentarios
Publicar un comentario