Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

I eta III KAPITULUAK

Capitulos I y III Matraka Taldea

10 IDEIA: HEZIBERRI 2020: HEZKUNTZA‐EREDU PEDAGOGIKOAREN MARKOA  

HEZIBERRI 2020: HEZKUNTZA‐EREDU PEDAGOGIKOAREN MARKOA     Matraka Taldea

Argazkiekin arazoa 3

Imagen
CURRICULUM EZKUTUA:

Argazkiekin arazoa 2

Imagen
ESKOLA BARRUKO ARGAZKIAK:

Argazkiekin arazoa 1

Imagen
Argazkiak publikatzean arazo batzuk izan ditut, karpeta ezin delako ikusi. Hortaz, hemen itsatsiko ditut: ESKOLAZ KANPOKO ARGAZKIAK: 

Unitate Didaktikoa

Matraka Taldea Salburuako parke naturalera joan ginen gure modulo lana osatzeko. Bertan, matematikarekin lotura gutxi zegoela ikusi genuen baina dena den, unitate didaktikoa betetzeko ideia pare bat lortu izan genituen. Gorbeiako mendiaren zenbait hektarea erre zirelaren arazoa haitzakitzat hartuta, neurriak landuko ditugu; zenbat metro diren hektarea bakoitza, zenbat zuhaitz dauden metro karratuko… Gainera, ingurumenaren kontzientziazioa landuko dugu, zenbat animaliak galdu duten etxebizitza…  Ez da lan erraza izan baina martzan dabil! Matraka Taldea

GALDERAK

1. CRITICA A LAS HERRAMIENTAS (1. KAP) Zer zentzu ematen dio Illich-ek “erreminta” kontzeptuari? Zein da “erreminten” helburua? Egungo eskola barruko “erreminta” bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua? Dispositibo bat da erraminta, helburu bat lortzeko, adibidez ordenagailua. Egungo eskola barruan ere badaude, adibidez arkatzak. Produkzio eredu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” (bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu desakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe ostopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetzeko. Hau irudikatzen, Illich-ek bi “balore” motaz hitz egiten digu (“...-balorea” Vs “...-balorea”). Sakondu bi kontzeptu hauen inguruan eta saia zaitez hezkuntzari loturiko adibide bat jartzen. Erabilaren balorea(idazten jakitea)  eta aldaketaren balorea (ordenagailuarekin idatzi) .  / Ibiltzea eta autobusa / ikast...

JUDITH BUTLER & SUNAURA TAYLOR

Klasean, egun batean, Sunaurari buruzko elkarrizketa bat ikusi izan genuen, non azaltzen duen nola eramaten duen aurrera egunero bere bizitza. Elkarrizketa horretan bi termino aipatzen eta azaltzen ditu. Lehenengoa  dissability  da, desgaitasuna duten pertsonekin erreferentzia egiten diona. Eta bigarrena  impairment , gorputzarekin lotzen duena. Sunaura, gainera aipatzen du pertsona guztiak ez garela berdinak, beraz elkarrekin errespetatu behar garela bakoitzaren desberdintasunak kontuan hartuz. Eta guztioak laguntza behar dugula gure bizitzan zehar, gauza ona eta normala delako. Oso bideo interesgarri eta desberdina iruditu zait, hausnartzeko oso aproposa iruditu zaidana, horregatik ona hemen link-a ikusi nahi ezkero:  https://www.youtube.com/watch?v=k0HZaPkF6qE&feature=youtu.be Matraka Taldea Informazio osagarri gisa, Josevi nire kideak pasa izan didan informazioa partekatuko dut: Judith Butler-en eta Sunaura Taylor-en bideo bat ikusi d...

Nor naiz ni? Nor gara gu?

Maider Alvarez, Matraka Taldea. Kaixo, jadanik blogga ia bukatuta izan arren, ni nor naizen esatea falta izan zait, baina hobe berandu egita inoiz baino!!! Maider Alvarez dut izena, eta 19 urte ditut. Bilbotarra naiz eta hortaz harro nago. Gasteizen ikastea ez zait arraro egiten familia erdia gasteiztarra dudalako. Ala ere, asko gustatuko litzaidake unibertsitatea hurbilago eukitzea. Matraka Taldearekin egiten dut lan beti, eta lan-banaketa plan bat daukagu: bakoitzak zati bat egiten du edo lan batez arduratzen da, gero amankomunean jartzen ditugu eta gure drive kontura igotzen ditugu, guztiak eskura izateko. Hortaz, lan gehienak berdinak edo oso antzekoak ditugu. Matraka Taldea.

BISITA SALBURUAKO PARKEA

Imagen
Gure K2 lan modularra egiteko, Salburuako parke naturalera joan ginen. Bertan, Armentia ikastolako hirugarren zikloko ikasle talde batekintopo egin genuen. Irteera 2 zatitan banatu izan zen: alde batetik Salburuako parketik ibilaldi bat egin genuen non landaredia eta animaliak ikusi genituen. Bestaldetik, Atarian ariketa batzuk egin genituen; ala nola bideoak ikusi edo sare trofikoarekin lotura zuen dinamika bat egin. Gainera, esperimentu pare bat, hiru dimentsiotako puzzle bat eta quiz moduko joko batzuk aurrera eren ziren. Oso esperientzia aberasgarria izan zen eta gure lana osatzeko informazio asko lortu izan genuen. Matraka Taldea

ESKOLA MOTAK

Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen bideoak ikusi izan ditugu, metodología desberdinak ikusteko eta horiei buruz hausnartzeko. Hona hemen eskola mota horiek: AMARABERRI:  Eskola mota hau, eskola publiko bat da. Testu liburuen kontra dago, hau da modu praktikoago batean lan eta ikasi egiten dute, umeen beharretara moldatuz. Gainera, adin desberdinetako umeak nahastuta daude, elkar laguntzeko eta besteekin gauza desberdinak ikasteko. Eta harremanei, pertsonalitateari eta ikasketei ematen die garrantzia. PAIDEIA:   Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera Ferrerek erabiltzen duen ideología praktikan jartzen du. Eskola barruan, asanbleak egiten dira, gertatu diren arazoak konpontzeko denen artean. ESKOLA TXIKIAK:  Eskola hauetan guraso-ikasle-irakasle harremana oso estua da. Ume guztiak elkartuta daude, beraien adina alde batera utzita, elkarren artean ga...